XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EKAIN Ekaingo harpean, Zestuatik hurbil baina Debako lurretan, 1969an arkitu ziren Harri-aroko Madalen-aldiko pinturak.

11.000 urte dituzte pinturok, Campdeg; 14 analisisak erakutsi digunez.

Gehienak beltzez eginak, batzuk gorriz eta beste batzuk gorri-beltzez.

Banakaren bat hildo hutses eta beste batzuk lehen hildoz eginak eta gero gainetik pintatuaz.

Guztiz:33 zaldi,10 bisonta,4 basaker,2 hartz,2 orein ar-emeak, eta izoki 1, eta beste arrain bat.

Ekaingo pintura hauek orain arte munduan (franko-kantabria honetako kultura zaharrean aurkitzen bai dira munduko lehen pinturak) ezagutzen direnen arteko bost edo sei hoberenen barnean sartzen dira.

Zaldi idurietan Lascaux-ekin batean hoberena.

Pintura horien estudioa ikus J.M. Barandiaran eta J. Altuna jaunek egin zuten La cueva de Ekain y sus figuras rupestres (Munibe,XXI, 1969, fase. 4,331/386 orrialdeak, 54 fotografia gehigarriz dituela).

Abuztu honetan ikustaldi bat egitera hurbildu gara, eta han arkitu ditugu hamalau lagun azternategian lanean jotake, Jesus Altunaren zuzendaritzapean P. Areso sedimentologian eta M. Aizpurua palinologian espezialistak bere laguntzaile dituela eta Arrasate eta Orioko ikasleekin talde eder bat osaturik.

Altuna adiskideak, ohi duen atsegintasunez, lagundu digu larruspeak zehar pinturak ikustera.

Aspergaitz zaigu holako arte zahar aberatsa behin eta berriz ikustea.

Sinestu ezinezkoa egiten zaigu orain hamaika mila urteko gizonak kanpoan ikusten zituzten ihiza abereak gero barnean buruz, muestrarik gabe, hain ongi nola pintatu zezakeen. Harrigarria benetan.

Gero, harpe atarian, azternategi zola nola ikertzen zuten ikusiaz, laneri buruz mintzatu gara.

Aurten laugarren azterketa daramate.

Sarreran bakarrik arkitu dituzten gizonaren sutokiak eta badirudi beste azternategirik ez dela izango, gizonaren arraztoak emango dituenik.

Sarrerako azternategi hontatik pinturetara doan zeharzuloan hartzen eta beste zenbait animaliren arraztoak aurkitu dituzte, gizona bertan bizi baino lehenagokoak noski.

Sarrerako azternategian, azal-azaleko lehen mailan Menasta garaiko zeramika apur bat azaldu zen.

Bigarren mailan Mesolitos azkenaldiko aztarnak.

Azpirago, beste maila bat, Mesolitos hasierakoa, Azilaldia.

Orain, metro t`erdira, Goien-paleolitosko Madalen-aldia.

Orain arteko mailarik sendoena, eta pinturen garaikoa noski.

Sutoki handi bat arkitu dute, eta toki honetan agertu dira gaur arte dituzte materialik gehienak.

Tresnen artetik aipagarrienak, irudizko plaketa bat: (...).